
Dibab: Bretainian botere politikorako erakundea
Irlandan bezala, Bretainia elkarturik egon ohi zen. Eskozia, Katalunia eta Euskal Herria bezala, Bretainia independentea izan da. Irlanda, Gales, Eskozia, Kornualles eta Man uhartea, bretoiak berain hizkuntza dute: bretoia, herrialdean bizi diren 4,5 milioi biztanleetatik 200.000ek hitz egiten dutena.
“Herrialde” hitza bi alderdi independentistek erabiltzen dute: Breizhistance (ezker-muturrekoa) eta Parti Breton (eskuindarra). “Eskualde” hitza alderdi autonomiazaleek erabiltzen dute: Union Démocratique Bretonne (ezkertiarra), Nous Te Ferons Bretagne (zentro-ezkerra) eta Breizh Europa (zentro-eskuina).
Frantses alderdi poltikoek hauteskunde ezberdinetan gehiengo handia lortzen badute ere, independetista eta autonomiazaleek hautetsiak lortzen dituzte hauteskunde munizipal eta konderrietakoetan.
2014ko frantses lurralde erreforma
Zer da eskualde bat frantses estatuaren barnean? Frantses estatua oso zentralizatua dagoenez, hamabost eskualdeek ez dute potere politiko nabarmena, eta beraien tokian-tokiko ekonomian lan egiteko oso aurrekontu mugatua dute, hezkuntza eskumenez gain, lurraren kudeaketa eta garraioan datzana. Bretainia eskualdeari 1,4 bilioi euro bakarrik dagokio, hau da, 437 euro biztanleko. Gainera, Erresuma Batuan Galesko Biltzarrarekin edo Eskoziako legebiltzarrarekin dagoen bezalako itzulpenik ez da.
1941etik, Frantziako eskualde ofiziala den Bretainia Bretainia hegoaldean dagoen eta Nantes hiriburu duen Loire-Atlantique Departamentuari bereizita egon da. 70. hamarkada hasieratik, Bretainia berriz elkartzeko mugimendua berreskuratzen saiatu da. Bretoi asko 2014ko frantses lurralde erreforma Bretainia berriz bat eginda ikusteko aukera gisa ikusi zuen.
2014ko apirila eta iraila artean, Nantesen hiru manifestazio handi egin ziren Bretainia berriz bat egin zezan eskatzeko. Hala ere, manifestazio hauek ez zuten eraginik izan, frantses gobernuak Loira-Atlantikoa Bretainiako eskualdetik at utzi duelako. Legea 2015eko martxoan bozkatu zen: Lora-Atlantikoa Pays-de-la-Loire eskualdearen barruan jarraituko du.
Zergatik Sortu da Dibab?
Dibab erakundea 2014ko irailean, frantses estatua eskualde egitura berria garatzen ari zenan, sortu zen. Frantses eskualde erreforma beraien potereari eusteko kezka besterik ez zuten eta galdetu ere egin gabe herri baten nahiari muzin egin zioten politikoek sotu zuten.
40 urtez manifestazioak egiten aritu ondoren, 2014ko irailean Bretainia berriz bat egitearen aldeko ekintzaile asko helburua lortzeko beste bide bat bilatzeko tenorea zela ohartu zen. Gainera, hau frantses estatuan gero eta pertsona gehiago hauteskunde eta bizitza politikoan oro har interesa galtzen ari den garaian gertatzen ari da.
Bi auzi horiek kontuan hartuta, bat egitearen aldeko ekintzaile talde batek Dibab erakundea sortzea erabaki du. Gutako batzuk ekintzaile politikoak izan, edo bretoi kultura eta hizkuntza gordetzen jardun garen arren, Dibab ez dago inongo alderdi politikori loturik.
Botere politikoa lortzeko auto-antolakuntza
Gure erakundeak tokian tokiko galdeketa demokratiko batzuk antolatzea erabaki du. Bretainian votations esaten diegu (Suizan gizarte arloko auziak erabakitzeko egiten diren galdeketa demokratikoak bezalakoak), eta 2008. urteaz geroztik Katalunian egiten ari diren galdeketa independentisten ereduari jarraiki. Boto-emaileek bi galderei erantzun behar diete:
– Bretainiak berrik bat egitearen alde al zaude?
– Batzarre bretoia sortzearen alde al zaude?
Bi galdera hauekin, Bretainiak etorkizun hobea izan dezan eztabaida piztu nahi dugu. Etorkizun demokratikoagoa eta jendearengandik hurbilagoa. Hiritar, ekonomia eta ingurumen arteko bilgune bat eratu nahi dugu. Frantses gobernuak herriari galdetu ez dionez, guk eginen dugu!
Galdeketa hau guk antolatu eta ordaintzen dugu. Katalunian bezala, galdeketa hauek ez dira ofizialak, baina gero eta herri eta hiri gehien antolatu galdeketa, handiagoa izanen da eztabaidaren eragina. Katalunian, galdeketa bat antolatu zuen lehenengo udaletxeak 2008. urtean egin zuen, eta ordutik pasa diren zazpi urteetan ehundaka udaletxek antolatu du galdeketa.
Zalantzarik gabe, gure pentsamenduan Katalunian eta Eskozian abian jarri dituzten prozesuek eragina izan dute. 2014Ko urriaren 25ean, Dibab sortzen ari ginelarik, Rennesen bi herrialde hauetako ordezkariak gonbidatu genituen beraien esperientzia gurekin partekatzeko: Quim Arrufat (ezker muturreko CUP alderdi politikoko diputatua), eta Robin Bruce (Eskoziako independentzia lortzeko kanpainan BAI-ren aldeko ekintzailea).
Zer aldatuko litzateke Bretainia bat eginda balitz?
Bat egindako Bretainiak 2.800 km itsasertz du, 4,5 milioi biztanle eta 34.000 km² ko hedadura (Belgikak 30.5000 km² ditu, eta Esloveniak 20.200 km²). Energia berriztagarriekin (hidraulika, eolikoa… ) zerikusia duen potentzial ekonomiko garrantzitsua du. Zer aldatuko litzateke Bretainiak legebiltzarra balu?
Legebiltzarrak bost departamentu bretoiak egungo Bretainiako eskuladearekin bilduko lituzke. Departamentu mailako gobernuen aurrekontua egungo eskualdearenarkin elkartuz gero, Legebiltzarraren aurrekontua handiagoa litzateke: 6 bilion euro. Nahikoa potere izanda, Legebiltzarra jendearengandik hurbilago egonen litzateke, eta herrialde ezberdinen berdintasuneruntz lan egiteko gai litzateke.
Galdeketak martxan
2014ko azaroaz geroztik hiru galdeketa antolatu ditugu Saint-Viaud, Langouët y Soudan hirietan. Biztanleen %20ak parte hartu du (Katalunian askotan %30aren ingurukoa izan da). %75 eta %80ren artean bat egitearen alde eta Legebiltzar baten sorreraren alde eman du botoa.
Ekainean galdeketa gehiago antolatuko ditugu: 8 herrialdeko bost eremutan izanen dira. 1700 lagunek eman ahalko dute beraien iritzia guk antolatutako galdeketan. Honako herrietan eginen dira: ekainaren 7an Nozayn, Loire-Atlantiquen, Plounévez-moëdecen, Côtes d´Armoren, Riantec, Morbihanen, Chevaigné, Ille-et-Vilainen, Commana eta Le Cloître St-Thegonnec, Finistêren. Le Petit-Auvené herrian ekainaren 14an emanen dute botoa.
Ekainean galdeketa gehiago antolatuko ditugu, eta urte amaiera arte beste batzuetan lanean jarraituko dugu.
Fabris CADOU Dibab erakundearentzako.